Igo gora
uztaila 2, 2019

Berdinatsunaren eztia

Lan Eskolako taldearekin batera, "Berdintasunaren eztia" proiektua amaitzeko prozesuan gaude; genero-berdintasunean hezteko pack didaktiko bat da, klabe-irisgarrian diseinatua. Pack-a gida teoriko ilustratu batek eta ikasgelan erabili ahal izateko tresna praktikoek osatzen dute. Tresna guztiak modu eskuragarrian daude diseinatuta, adimen anitzeko pertsonekin, ulermen-zailtasunak dituztenekin edota adimen-urritasuna dutenekin ere erabili ahal izateko.

Testu honekin batera datozen irudiek pack-aren parte den tresna praktikoetako baten parte dira: "Generoaren mapa kontzeptuala". Genero-gatazka ulertzeko funtsezko terminoez jabetzea eta heztea du helburu. Maparen diseinua oihalean inprimatuta egongo da, eta kontzeptu bakoitzak bere poltsikoa izango du. Bertan, terminoaren definizioa (bi aldiz idatzia: erregistro konplexuan eta irakurketa errazean) eta horri buruzko elkarrizketa sortzeko dinamika bat gordeko dira.

 

Erronka

Lan Eskolak (Lantegi Batuak-eko prestakuntza-proiektuak) genero berdintasunaren formakuntza irisgarriaren inguruan dituen jardunbide onak produktu fisiko bihurtzea, beste erakunde batzuk ere praktika on horiek erabili ditzaten genero berdintasunaren inguruko formakuntzak diseinatzeko.

  • Bezeroa

    Lantegi Batuak

  • Tresnak

    Ilustrazioa, Irisgarritasun Kognitiboa, Genero-berdintasunean hezteko metodoa

  • Etiketak

    Pack didaktikoa

Euskara
Español Euskara